1938ko maiatzean, Gerra Zibilean, oraindik ere gudu beldurgarriak zeudenean, (Ebroko erasoaldi etsiak bezala, bigarren errepublikaren etorkizuna zigilatuko baitu), ihesaren testuinguru historikoa aurki dezakegu.

XIX. mendearen amaieran eraikitako San Kristobal gotorlekuan, Ezkaba mendiaren gailurrean, ingeniaritza militarreko lan itzela izatetik (1934an) 2000 preso baino gehiago hartuko dituen espetxe erraldoi izatera igaro zen.

 

Penintsulako espetxe gogorrenetako bat zen. Penaleko bizi-baldintzak oso zailak ziren: elikadura txarra eta eskasa, tuberkulosia, anemia, zorriak, hezetasun handia, hotza, eta guzti honi aurre egiteko baliabide gutxi eta gizatasunik gabeko pilaketa.

 

Europan izandako ihesik handienetako bat sorraraziko zituzten baldintzak.